Tourreko postre banaketa solidarioa egin zuten atzo Aizpurua gozotegiak. Duela 21 urte sortu zuen postrea Donostiatik abiatu zen Frantziako Tourraren harira, eta atzo berriro egin zituzten. Bildutako dirua Hotz Zarautz Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat izan zen.