Elkarretaratzea egingo da gaur Iruñeko eraso matxista salatzeko

Andrea Zipitria 2023ko uztailaren 2a

Itaiak deitu du elkarretaratzea. 18:30ean egingo da, Lege Zaharren enparantzan.

Itaiak elkarretaratzea deitu du gaur, 18:30ean, Lege Zaharren enparantzan, Iruñean eman den erailketa matxista salatzeko.

Gertaera honekin, Euskal Herrian lau erailketa eman dira urtea hasi zenetik. Egoera "larri" honen aurrean, antolatzea "beharrezkoa" dela azaldu dute Itaiatik. Horregatik, herritarrak deitzen dituzte gaur, igandea, elkarretaratzea egitera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide