Gazteenak hasi dira Txaparrotan txapelketa jokatzen

Andrea Zipitria 2023ko uztailaren 1a

Aurten gaztetxoen mailan 105 taldek izena eman dute, eta hiru mailatan banatuta jokatzen ari dira txapelketa.

Udarekin batera, iritsi da eskubaloizaleen urteroko hitzordua. Gaur abiatu dute Desertu Txikian Txaparrotan Hondartzako Eskubaloi Txapelketa. Asteburu honetan, haur eta gaztetxoak izango dira protagonista.

Zehazki, 105 talde ari dira parte hartzen aurtengo txapelketan: 10 neska benjaminetan, 15 mutil benjaminetan, 18 neska kimuetan, 20 neska kimuetan, 22 neska infantiletan eta 20 mutil infantiletan.

Datorren asteburuan, uztailaren 8an eta 9an helduen txanda izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide