Eguraldi grisa izan da goizean, eta euria egiteko arriskua zegoela ikusita, Aritzbataldera lekualdatu dute halterofiliako txapelketa. Zarautz Altxa! izenburupean aritu dira indarrak neurtzen Zarauzko halterofiliako kideak eta Iruñeko Anaitasuna taldeko hainbat kirolari. Ikusmira handia sortu du ekitaldiak, eta hainbat herritar gerturatu dira Aritzbataldera.