-1-
Aspalditikan nago
ni kezkaturikan
Ohitura bat sartu da
gazteleratikan
galderak egiteko
erarengatikan
AL hitza baztertuaz
Baina zergatikan? (bis)
-2-
Zu bihar joango zara?
esaten duenak
Edo bazkaldu duzu?
soilik dioenak
Orain sartuko dira?
galdetzen dutenak
AL hitza ez badute
ez dira zuzenak (bis)
-3-
Eramango ditugu
arropak gelara?
Etorriko zarete
toki honetara?
Hurreratuko zaigu
bertatik bertara?
Esaldi guztietan
falta dena AL da (bis)
-4-
AL hitzarikan gabe
eginaz galdera
baieztapen bezala
hartzen du tankera
Beraz adierazteko
argiro jarrera
derrigortzen digute
doinu aldatzera (bis)