Zarauzko Emakumezkoen 15. Pala Txapelketan izena eman daiteke dagoeneko

Maria Maya Manterola 2023ko uztailaren 2a

Pala txapelketaren artxiboko argazkia.

Uztailaren 11n hasiko dira partidak jokatzen, eta final handia, hilaren 20an jokatuko da.

Uda sasoiarekin batera, bueltan da emakumezkoen pala txapelketa. Hamabosgarren edizioa du aurten, uztaileko bigarren hamabostaldian jokatuko dute txapelketaren dinamika osoa.

Uztailaren 11n emango diote hasiera lehiaketari, lehendabiziko partidekin. Hurrengo hitzorduak hilaren 13an eta 18an izango dira. Elkarren aurkako partidak jokatu eta kanporaketak gainditu ondoren, bikote onenak zehaztuta geratuko dira, eta horiek hilaren 20ean jokatuko dituzte finalak; hirugarren eta laugarren postuak zehazteko neurketak ere bai. 

Ohi bezala, Frontoi txikin izango dira neurketa guztiak. Parte hartzea herrikoia izango da, eta  txapelketan gehienez ere hamabi bikotek hartu ahal izango dute parte. Palaz jokatuko dira partidak, tenis modalitateko pilotarekin, eta 30 tantora izango dira norgehiagokak. 

Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago eskuratzeko ondorengo telefono zenbakietara deitu daiteke: 943-83 14 63 edo 670 89 03 05 (Maite).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide