Ikurrinak banatuko dituzte Tourra Zarauztik pasatzerakoan astintzeko

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ekainaren 29a

Tourra Euskal Herritik pasatzen denerako banatuko dituzten Ikurrinak. (EITB)

Zarauzko Turismo Bulegoan eskuratu ditzakete herritarrek bihar arratsaldetik aurrera eta bakarra emango dute buruko.

Frantziako Tourra ari da izaten azken egunotako hizpide nagusia. Larunbatean abiatuko dute Bilbotik txirrindularitza lasterketa prestigiotsuena eta astelehenean Zarauztik igaroko da Bainoako helmugara bidean. Bada, txirrindulariak herritik pasatzen direnerako ikurrinak banatuko ditu udalak bihar.

Ikurrina horiek Zarauzko Turismo Bulegoan egongo dira eskuragarri 16:00etatik aurrera eta agortu bitartean banatuko dituzte. Edonola ere, udalak zehaztu du bertaratzen den herritar bakoitzak ikurrina bakarra eramateko aukera izango duela.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide