Tourreko postre banaketa solidarioa antolatu dute Aizpurua gozotegian

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ekainaren 30a

Juan Mari Aizpuruak sortutako 1992ko Tourreko postre ofiziala. (Utzitakoa)

Hotz Zarautzentzat izango da bildutako dirua eta gozokia erosten dutenek Murkil elkartearen azkenengo kanpainako zozketan ere parte hartuko dute.

Aizpurua gozotegiak berriro prestatuko du bihar duela 21 urte sortu zuen postrea Donostiatik abiatu zen Frantziako Tourraren harira. Juan Mari Aizpuruak eta Argitan gozotegiko Mikel eta Txema Galparsorok egin zuten gozoki hura enkarguz, eta 1992an ere Euskal Herritik abitu zen txirrindularitza lasterketako postre ofiziala izan zen.

Bada, bihar gozotegira bertaratzen diren herritarrek berriro dastatu ahalko dute herritarrek, esan bezala, 17:30etik 19:30era. Bildutako dirua Hotz Zarautz Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat izango da. Gainera, Murkile Zarauzko merkatarien elkarteak bere azken kanpainaren barruan zozkatuko dituen bizikletentzako txartelak ere eskuratuko dituzte gozokia erosten dutenek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide