Haurren Txaparrotan txapelketa jokatuko dute asteburuan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ekainaren 30a

Neska taldea Desertu Txikian Txaparrotan txapelketarako entrenatzen. (Jabi Gonzalez Toston)

Benjamin, kimu eta infantil mailako neska mutilak ariko dira hondartzako eskubaloian. 100 talde baino gehiago.

Hondartzako eskubaloia izango da datozen bi asteburuetako protagonista Desertu Txikian. Bihar eta etzi Txaparrotaneko haurren txapelketa jokatuko dute benjamin, kimu eta infantil mailako neska mutilek eta datorren asteko asteburuan helduek.

Hori horrela, asteburuko hitzordua prestatzeko azken egunotan Desertu Txikira gerturatu den haurren talderik izan da.Zehazki, 105 talde dira izena eman dutenak: 10 neska benjaminetan, 15 mutil benjaminetan, 18 neska kimuetan, 20 neska kimuetan, 22 neska infantiletan eta 20 mutil infantiletan.

Benjaminak izango dira haurren txapelketari hasiera emango diotenak eta 09:30ean egingo dute. Goizean nahiz arratsaldean jokatuko dituzte partidak, baina talde onenek solik lortuko dute iristea igande arratsaldean jokatuko diren finalaurreko eta finaletara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide