Halterofilia txapelketa izango da bihar

Andrea Zipitria 2023ko ekainaren 30a

Bihar, 11:00etan izango da txapelketa ZKE Halterofiliak antolatuta. Ateri egiten badu, malekoian egingo dute; euria eginez gero, berriz, Aritzbatalde pilotalekuan.

Zarauzko itsas pasealekuak Halterofilia Txapelketa hartuko du asteburuan, ZKE Halterofiliak antolatuta. Zarautz Altxa! izenburupean aurkeztu dute txapelketa. Bertan, Zarauzko halterofiliako kideez gain, Iruñeko Anaitasuna taldeko hainbat kirolarik hartuko dute parte.

11:00etan emango diote hasiera kirol probari, eta antolatzaileek iragarri dutenez, eguraldi iragarpenen arabera aldaketak egon daitezke txapelketaren kokapenean. Ateri eusten badio, Zarauzko Damaren aurrean izango da, Mendilauta kalearen parean. Euria eginez gero, berriz, Aritzbatalde pilotalekura lekualdatuko da Zarautz Altxa!.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide