Mariano Ferrer kazetaria izango da gaurko protagonista Photomuseumen ostiralero egin ohi duten Gela programan. Hain zuzen ere, Mariano Ferrer. El Periodismo reflexivo: Kazetaritza eta konpromisoa liburua izango dute hizpide. Komunikatzaile bikaina izan zen Ferrer. Horren lekuko da, Euskal Herriko Unibertsitateak Donostiako Miramar jauregian antolatzen dituen Udako Ikastaroetan, 2022ko ekainean, eskaini zitzaion ikastaroa: Kazetaritza politikoa konpromiso sozial eta etiko gisa. Mariano Ferrer. Bertan, hark lantzen zuen kazetaritzaren ezaugarriak aztertu zituzten hainbat adituk.
Ohi bezala, 18:00etan hasiko dute saioa, eta sarrera librea izango da gerturatu nahi duen ororentzat.