Lau aste baino ez dira geratzen uztailaren 23ko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako Hauteskundeetako eta jada zehaztu dute nork osatuko dituen hauteskunde mahaiak. Ikusmin handia sortu ohi du beti mahaien osaketak eta are handiagoa sortu du oraingoan udako oporraldi betean egingo direlako hauteskundeak. Santiago Eguneko zubiarekin bat etorriko dira, gainera.
Bada, atzo egin zuten zozketa Zarautzen erroldatutako boto emaileekin eta esteka honetan jarri dute herritarren eskura kontsulta online egiteko aukera. Edonola ere, datuen pribatutasuna bermatu da, herritarrek norbere NANa sartuta egin beharko baitute kontsulta.