Bira Zarauztik igaroko da uztailaren 2an

Mireia Galarza Bastida 2023ko ekainaren 28a

Zarautzen, gainera, elkarretaratzea eta bazkaria ere egingo dituzte 12:15ean hasita, eta 15:00etan abiatuko dira Oriora. 

Independentziaren alde Euskal Herriko bira egingo duen bizikletako lekukoa prest dago. Zortzi egunez, uztailaren 1etik 8ra, herriz herri igaroko da Bira, eta guztira 60 etapa izango ditu. Etapa bakoitzean independentzia aldarrikatzeko eta eraikitzeko argudio bana azalduko dute, eta atsedenaldia egingo dute egunero.

Eskualdetik ere igaroko da bira hau, Zumaiatik, Zarauztik eta Oriotik, zehazki. Uztailaren 2an izango da hori eta, hurrenez hurren, 11:00etan, 12:00etan eta 15:30ean iritsiko dira herri horietara.

Zarautzen, gainera, elkarretaratzea eta bazkaria ere egingo dituzte 12:15ean hasita, eta 15:00etan abiatuko dira Oriora. Birara batu nahi dutenek udaletxera gerturatu beharko dute Zumaian eta Orion. Zarautzen, aldiz, parroki paretik irtengo da martxa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide