Sanpelaioak 2023

Gozatua hartu dute haurrek San Pelaio bigarrenean

Jabi Gonzalez Toston

Jolas tokian berezia prestatu diete Frontoi Txikin eta kantuan aritu dira Munoan Porrotx pailazoarekin eta Txapasekin.

Haurrak protagonista izan dira San Pelaio biharamunean. Haiei zuzendutako hainbat ekintza izan dira eta gustura aritu dira. Frontoi txikin esaterako, itsasoarekin lotutako eta egurrez eraikitako jolas toki berezia izan dute. Hala, arrauna egin dute, arrantza eta masta igo, besteak beste.

Munoan, bestalde, saio musikatua izan dute Porritx pailazoarekin eta Txapas soinujole zarauztarrarekin. Euskarazko kantuak abestu dituzte guztiek elkarrekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide