EPAko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ekainaren 27a

Helduen Eskola Publikoko ikastaroa. (Maialen Mujika)

Interesdunek ostiralera arteko epea dute inskripzioak ekainean egiteko, baina irailean ere emango dute aukera. Berrikuntza gisa izapideak Internet bidez egiteko informatikako tailer praktikoa eskainiko dute aurten.

EPA Helduentzako Eskola Publikoak zabaldu du 2023-2024 ikasturtean eskainiko dituen ikastaroetan izen emateko epea. Ekainean nahiz irailean egin ditzakete inskripzioak interesdunek eta Pagoeta kaleko 2. zenbakian dagoen bulegora jo beharko dute horrtearko 10:00etatik 13:00etara edo 943-13 00 13 telefono zenbakira deitu. Zentzu horretan, zehaztu behar da, ekaineko lehenengo aukera hori baliatu nahi dutenek, azken egunak dituztela, ostiralean itxiko baitute izen emateko epea. Inskripzioa irailean egin nahiago dutenek, berriz, 4tik 15era izango dute horretarako aukera.

Arduradunek zehaztu dutenez, alfabetatzeko, DBH titulua ateratzeko edota euskara, gaztelania eta ingelesa ikasteko ikastaroak eskainiko dituzte aurten ere, baina izango da berritasunik ere: informatika tailer praktikoa. Azaldu dutenez, martxan jarri izanaren arrazoia da zenbait pertsonek arazok dituztela tramiteak, hitzorduak eskatzeko edota erosketa seguruak Internet bidez egiteko, eta praktika hori gero eta ohikoagoa denez, laguntza eskaini nahi diete.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide