Udan erretzeari uztea sustatzeko kaleko lehen sentsibilizazio ekintza egin dute

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ekainaren 27a

Gotzone Sagardui Osasun sailburua eta Xabier Txurruka Zarauzko alkatea larunbatean zarautzen eginako ekitaldian. (Eusko Jaurlaritza)

Eusko Jaurlaritzak bultzatu du ekimena eta kez betetako-xaboi-ponpak egin dituzte tabakoarekiko menpekotasuna irudikatzeko.

Erretzeari uzteak dituen onurak, norbanakoen osasunari nahiz ingurumenari loturikoak azaltzeko udako lehen sentsibilizazio ekintza egin zuten joan den larunbatean Zarauzko hondartzan Eusko Jaurlaritzak bultzatuta. Horretarako, kaleko ikuskizuna antolatu zuten kea ardatz hartuta: tabakoarekiko menpekotasuna irudikatu zuten kez betetako xaboi-ponpak sortuta eta dantza garaikideekin.

Gotzone Sagardui Osasun sailburua ere bertaratu zen Zarautzera eta iragarri zuen urtearen gainerako sasoietara zabaldu nahi zuela kontzientziazio-lana. Iaz uda sasoian abiatutako Kerik Gabeko Guneen Sareaz ere mintzatu zen Sagardui eta gustura azaldu zen "% 40 hazi" delako sarea, tabakorik gabeko 209 eremutara iritsi arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide