Gallok surf egokituko munduko bi zirkuitu irabazi ditu

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ekainaren 25a

Aitor Francesena 'Gallo' ostiralean Costa Rican irabazitako txapelketako garaikurrarekin. (Bat Basque Team)

Zirkuitu bakoitzeko azken txapelketaren faltan jada txapelduna da matematikoki hiru proba puntuagarrietatik bi irabazita. Azken garaipena Costa Rican lortu zuen ostiralean.

Aitor Frantzesena Gallo-ren bolada onak ez du etenik. Jokatzen duen nazioarteko txapelketa oro irabazten du azkenaldian, eta joan den ostiralean Puntarenas hiriko (Costa Rica) Boca Barranca hondartzan jokatutakoa ez zen salbuespena izan. 2023ko Adaptive Surfing Professionals World Championship Tour zirkuiturako puntuagarria zen proba eta lortutako graipenarekin bigarrena du jada. Hala, hirugarren eta azken txapelketaren faltan dagoeneko irabazi du zirkuitua matematikoki.

Gainera, hori ez da surflari zarauztarrak aurten irabazi duen munduko zirkuitu bakarra; izan ere, AMP Surf Surflari Anputatuen Elkarteak antolatutako zirkuitu paraleloan ere gailendu da. Bertan ere, hiru probatik bi irabazi ditu. Edonola ere, zirkuitu horretako finalak jokatzeke daude oriandik. Kaliforniak hartuko ditu urrian edo azaroan eta oraindik baieztatu gabe dago Huntington Beachen edo Pismo Beachen izango diren.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide