William Egglestoni eskainiko diote gaurko Photomuseumeko saioa

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ekainaren 23a

William Eggleston argazkilari estatubatuarra.

Besteak beste, New Yorkeko MOMA museoan erakutsi izan ditu lanak argazkilari estatubatuarrak eta Gela programaren barruan aztertuko dute haren ibilbidea 18:00etatik aurrera.

William Eggleston argazkilari estatubatuarra izango da gaurko protagonista Photomuseumen ostiralero egin ohi duten Gela programan. Oparoa da egun 83 urte dituen artistaren ibilbidea eta horren erakusle da 1976an New Yorkeko MOMA museo ezagunean haren 75 irudirekin zabaldu zabaldu zuten erakusketa. Horrez gain, hainbat sari prestigiotsu ere jaso ditu: 1998an Hasselblad Fundazioaren Nazioarteko Saria jaso zuen eta 2004an PHotoEspaña Baume et Mercier saria.

Ohi bezala, 18:00etan hasiko dute Egglestonen ibilbidea aztertzeko saioa, eta sarrera librea izango da gerturatu nahi duen ororentzat.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide