Bisita gidatuak antolatu ditu Arte eta Historia Museoak udako

Aritz Mutiozabal 2023ko ekainaren 23a

Santa Maria la Real Arkeologi eta Monumentu Multzoa. (Zarauzko Udala)

Arkeologi eta Monumentu Multzoa eta Zarauzko alde zaharra ezagutzeko aukera izango da datozen hilabeteetan.

Zarauzko Arte eta Historia museoa herriko historia ezagutzeko ezinbesteko espazioa da, herritarrentzat ez ezik, kanpotik etortzen diren bisitarientzat kultur aukera aproposa da. Uda sasoira begira,  Santa Maria la Real Arkeologi eta Monumentu Multzoa bisita gidatuak eskainiko dituzte; asteartetik larunbatera, 12:30ean eta 16:30ean, eta igandeetan, 16:30ean. Era berean, Zarauzko alde zaharrera bisita gidatuak antolatu dituzte, asteartetik larunbatera, 11:30ean.

Museoaren udako ordutegia, irailaren 10era arte, honakoa da: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara; igande eta jaiegunetan, 16:00etatik 18:00etara. Haiekin harremanetan jartzeko telefonoa, berriz, 943-83 52 81 zenbakia da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide