Ikastolako ikasle ohiak Anjel Lertxundiri kantuan

Aritz Mutiozabal 2023ko ekainaren 22a

Ezusteko polita eman zioten astearte arratsean Anjel Lertxundi idazleari, hari gorazarre egiteko antolatutako Idazle totala solasaldiaren bukaeran.

Zarauzko Kultur Merezimenduaren Domina jaso zuen Anjel Lertxundi idazleak herenegun Zarauzko Udalaren eskutik, eta ekitaldi berezia antolatu zuten horretarako udalbatzar aretoan, non herritar andana elkartu zen merezitako aitortza bertatik bertara jarraitzeko. Ondoren, sortzailearen literatur eta kultur ibilbide ezagutzeko, aztertzeko eta omentzeko solasaldia egin zuten Modelo aretoan, eta saioa biribiltzeko, sorpresa moduan, Lertxundik Salbatore Mitxelena Ikastolan ikasle izan zituen herritarrak igo ziren oholtzara kantatzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide