AEAren Nazioarteko Egunarekin bat eginik, kolore berdez

Aritz Mutiozabal 2023ko ekainaren 22a

Adela Zarautzeko elkarteak eta udal ordezkariak. (Zarauzko Udala)

Iaz bezala, Adela Zarautz elkarteak bat egin du kanpainarekin, eta Lizardi kirol aretoaren kanpoaldean argazkia atera zuten atzo.

Atzo, ekainaren 21a, Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Nazioarteko Eguna izan zen, eta gaixotasunari ikusgarritasuna emateko, Adela Gipuzkoa elkarteak beste urte batez eraikinak berdez argiztatzeko kanpaina egin zuen. Adela Zarautz elkarteak deiarekin bat egin zuen, eta aurten ere Lizardi kirol aretoaren kanpoaldean argazkia atera zuten atzo iluntzean, eraikinak argi berdea islatzen zuela. AEA duen Sonia Mosquera bertan izan zen, eta Zarauzko Udaleko ordezkarien babesa jaso zuen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide