Utopie eta Ruina Pura taldeek kontzertuak eskainiko dituzte bihar gaztetxean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ekainaren 21a

Zarata Zaratzek Hirputzu gaztetxean antolatutako kontzertuetako bat. (Zarata Zarautz)

Zarata Zarautzek antolatu du emanaldia eta Lilletik (Frantzia) eta El Ejidotik (Andaluzia, Espainia) etorriko dira 20:00etatik aurrera Hiruputzuko oholtza gainera igoko diren musikariak.

Post punt eta crust musika estiloak jorratzen dituzten Utopie eta Ruina Pura taldeek kontzertuak emango dituzte bihar 20:00etatik aurrera Hiruputzu gaztetxean. Lehenengo musika taldea Frantziakoa dea, Lille hirikoa, bigarrena, berriz, Almeriakoa (Andaluzia, Espainia), El Ejido hirkoa, zehazki. Emanaldia antolatu duen Zarata Zarautzek gogoratu du, halaber, ez dutela inongo erasorik onartuko gaztetxean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide