Munduko Parasurfingleage txapelketa irabazi du Gallok

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ekainaren 21a

Aitor Frantzesena 'Gallo', eskuinean, Costa Rican jokatutako Munduko Parasurfingleage txapelketako podiumean. (Utzitakoa)

Ibon Oregik ere hartu du parte Jacon (Costa Rica) jokatutako proban eta laugarren postua eskuratu du Kneel kategorian.

Aitor Frantzesena 'Gallo' eta Ibon Oregi Costa Rican izan dira asteburuan Jacon jokatutako Munduko Parasurfingleage txapelketan parte hartzeko. Gallo onena izan zen bere kategorian eta denbora gutxian eskuratu duen bigarren garaipena da; izan ere, zarauztarra Kalifornian ere irabazi zuen orain gutxi.

Oregik ere finalera sailkatzea lortu zuen Kneel kategorian, baina laugarren amaitu zuen, azkenean. Zarautzen bizi den surflariak azaldu duenez, "interferentzia" bat egin zuen eta horren ondorioz ezin izan zuen emaitza hoberik lortu.

Ibon Oregi, eskuinean, Costa Rican jokatutako Munduko Parasurfingleage txapelketako podiumean. (Utzitakoa)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide