Txinpirin abesbatzak bakarrik kantatuko du Musikaren Egunean

Aritz Mutiozabal 2023ko ekainaren 20a

Txinpirin abesbatza Frontoi Txikin. (Hitza)

Eguraldi txarra iragarrita dagoenez, biharko antolatuta zeuden Zarautz Abesbatzako kontzertuak bertan behera geratu dira, Txinpirin salbu. Honek, ordea, San Pelaio elizan izango du emanaldia.

Musikaren Nazioarteko Egunaren harira, Zarautz Abesbatzako hiru taldeek emanaldia eskaintzekoak ziren bihar Iñurritzan, Bertsolari plazan, baina eguraldiak lagunduko ez duenez, ekitaldian hainbat aldaketa egin dituzte.
 
Alde batetik, bertan behera utzi dute 20:00etarako iragarri zuten kontzertua; hau da, Zarazte abesbatzarena, Zarautz Abesbatzarena eta Zarautz Trik kultur elkarteko ikasleena. Bestetik,
18:30eko Txinpirin abesbatzaren saioari eutsi egingo diote, baina San Pelaio elizan izango da, ikasturte amaierako kontzertu moduan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide