Abian da Zurekinen ostalaritza ikastaroa

Aritz Mutiozabal 2023ko ekainaren 20a

Ikasleak Aiala sukaldaritza eskolan. (Zurekin)

20 ikasle ariko dira trebatzen aste osoan Aiala sukaldaritza eskolan.

Uda honetan ostalaritzan lan egin nahi dutenentzat ikastaroa antolatu du Zurekin Zarauzko ostalarien elkarteak, Aiala sukaldaritza eskolarekin elkarlanean, eta atzo goizean eman zioten hasiera jardunaldiei. Guztira, 20 ikaslek eman dute izena doako ikastaro honetan, eta aste osoa ariko dira trebatzen.

Ostalari elkarteko kideak gustura agertu dira izen-emate plaza guztiak bete dituztelako, eta, era berean, harro daude egoerarako diseinatu duten ikastaroarekin; izan ere, parte hartzaileak goi mailako masterclassetan zailduko dira. Ostirala bitartean ariko dira ikasten, 09:00etatik 13:00etara, Aialan bertan.

Atzo, koktaileriako eta barrako xehetasunak ikasi zituzten Patxi Troitiñoren eskutik. Gaur, egongelako oinarrizko jakintza jasoko dute. Bihar, segurtasuna eta higieneaz ariko dira, eta etzi, edariez. Ostiralean, azkenik, barista ikastaroa egingo dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide