Emakumeen* Etxeak eta Parekidetasun Departamentuak antolatuta, Oihulari Klown taldeak Pronoia eskainiko du ostegun honetan Emakumeen* Etxean bertan. Gazte eta helduentzako klown ikuskizuna izango da, gaztelaniaz, eta doako sarrera izango du, baina edukiera mugatu izango du. Hori horrela, lekua aurrez erreserbatu beharko da antolatzaileekin harremanetan jarrita: 943-00 51 36 telefono zenbakira deituta edo emakumeen-etxea@zarautz.eus helbidera idatzita.
Pronoia paranoiaren kontrako egoera mentala da. Pertsona pronoiko bat ziur dago unibertsoa jendearen alde konspiratzen ari dela. Sintoma horien artean daude bat-bateko baikortasun-erasoak eta errugabetasun-hazkunde nabarmena. Oihulari Klowneko arima den Virginia Imazek umorez eta samurtasunez aurkeztuko du egoera hori, klown jokoari esker, eta hainbat gai jorratuz: sexismoa hizkuntzan, emakumeen aurkako indarkeria fisikoa eta sinbolikoa, benetako berdintasunaren eta berdintasun formalaren arteko desberdintasuna.