Etzi, ekainaren 21ean, Europako Musikaren Eguna izango da, eta Zarautz Abesbatzak herriko toki ezberdinetan eskaini izan du kontzertua urtez urte. Aurten, Iñurritza auzoko Bertsolari plaza aukeratu dute egoerarako.
Lehenik, taldeko gazteenak, Txinpirin abesbatzak abestuko du, 18:30ean hasita, Leire Dominguezen zuzendaritzapean, eta ondoren, Zarazte abesbatza eta Zarautz Abesbatza elkarrekin ariko dira, 20:00etatik aurrera, Zarautz Trik kultur elkarteko ikasleekin batera.