Atzeratu egin dute gaur egitekoa zen Txiki Surf eta Body Board topaketa

Aritz Mutiozabal 2023ko ekainaren 18a

Txiki Surf eta Body Board topaketaren aurkezpena. (Gipuzkoako Surf Federazioak)

Olatu faltagatik eta baldintza klimatologikoengatik hartu du erabakia Gipuzkoako Surf Federazioak. Irailean ospatzea aurreikusten dute.

Gipuzkoako Surf Federazioak antolatuta Txiki Surf eta Body Board topaketa zegoen aurreikusita gaur Zarauzko hondartzan, Desertu Txikiko inguruetan. Egitasmoaren helburua da belaunaldi berriak kirol honetara gerturatzea eta modu ludiko batean gozatzea, baina baldintzak ez dira eman eta ez dute egingo.

Olatu faltagatik eta eguraldiaren iragarpenak baldintzatuta atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Halaxe jakinarazi dute Instagram bidez zabaldu duten oharrean. Era berean, data zehatzik iragarri ez baldin badute ere, topaketa irailean ospatuko dutela aurreratu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide