Zarauzko mugimendu feministak ere elkarretaratzea deitu du Bilboko hilketa matxista salatzeko

Erredakzioa 2023ko ekainaren 18a

Zarauzko mugimendu feministaren elkarretaratze bat (Juan Luis Romatet)

Mobilizazioa Lege Zaharren enparantzan izango da, 12:00etan.

28 urteko gizonezko batek 89 urteko bere izeba hil du aste honetan Bilbon. Urteko hirugarren hilketa matxista da honakoa, hilabete bat buruan gertatu den hirugarrena, eta Euskal Herriko hainbat txokotan bezala, Zarautzen ere deialdiak egin dituzte gertakaria salatzeko.

Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelopean, Morroxkak eta Zarauzko Bilgune Feministak elakrretaratzea deitu du gaur egguerdirako Lege Zaharren enparantzan; hitzordu 12:00etan jarri dute. Ordubete geroago, 13:00etan, Urola Kostako Itaiak egingo du kontzentrazioa toki berean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide