Imanol Urbieta Udal Musika Eskola kalera atera gaur bere hamargarren urteurrena herriarekin ospatzera. Baina batez ere urtean zehar lau hormen artean ikasten duten guztia lau haizetara zabalduz, herritarrekin partekatzera. Horretarako ilusioz eta mimoz antolatutako hainbat ekintza eraman dituzte kalez kale nahiz herriko txoko ezberdinetan.
Txistularien dianarekin ekin diote urteurren festari, eta jarraian, 10:00etan, batukadak burrunbatu ditu erdiguneko kaleak.Ordu erdi geroago, musika eskolako ikasleak eta irakasleak ongi lerrokatuta irten dira txaranga oparoa osatuz, doinu ezagunak interpretatuz elkarrekin, zarauztar ororen gozagarri.
Jardunaldia behar bezala biribiltzeko, bi kontzertu eskaini dituzte: lehena, Musika Plazan, eta bigarrena, Frontoi Txikin.