Abian da Emakumea Surflariren topaketa

Aritz Mutiozabal 2023ko ekainaren 17a

Hainbat ikastaro eta ekintza egin dituzte goizean, eta arratsaldean kontzertuak izango dituzte Munoa plazan.

Emakumea Surflari egitasmoak udaberriko topaketa antolatu du gaur Zarautzen, eta hainbat ekintza nahiz ikastaro egin ditu goizetik eguerdira bitartean. Besteak beste, yoga, longboarda, waveskya eta bodyboarda eta jolasak egin dituzte, Munoa plazan. “Emakumeen ikusgaitasuna sustatzea, itsasoan ahalduntzeko tresnak eskaintzea eta emakumeen arteko saretzea bultzatzea" dute helburu egitasmoarekin.

Saretze horren barruan, bazkaria ere egingo dute Arrano Kabian, eta eguna borobiltzeko, musika izango dute Munoan bertan, 18:00etatik 22:00etara, Ginger, Rablondy eta DJ Anais taldeen eskutik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide