Gizon batek emakume bat hil zuen atzo Bilboko Santutxu auzoan. Segurtasun Sailaren arabera, ostegun gauerdian jazo zen hilketa matxista: 28 urteko gizonezkoak Ertzaintzaren patruila bat gelditu zuen kalean, eta poliziei esan zien 89 urte izeba hil zuela. Urteko hirugarren hilketa matxista da honakoa; hilabete bat buruan gertatu dira hirurak.
Horren aurrean, gertakaria salatu, senide eta ingurukoei babesa eta nahiz elkartasuna adierazi, eta indarkeria matxistari aurre egiteko, Urola Kostako Itaiak elkarretaratzea deitu du biharko. Protesta Lege Zaharren enparantzan izango da, udaletxe aurrean, 13:00etan.