Urtero bezala, era guztietako ikuskizunekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek Kalerkiren barruan: antzerkia, ikuskizun ibiltariak, zirkua, dantza, keinu antzerkia.... Euskal Herrikoen proposamenak nahiz atzerriko konpainienak. Irune Urbieta Kultura zinegotziak eta Agurtzane Aizpuru Kultura departamentuko arduradunak aurkeztu zuten aurtengo ekitaldia, eta Trapu Zaharrak taldeko nahiz Kamikaz Kolektiboko kideak izan zituzten bidelagun.
Amaieran, Garazi Etxaburu dantzari ondarroarrak Gorpuztu pieza laburra dantzatuko zuen, bertaratu ziren guztien gozagarri.
EGITARAUA
Uztailak 6, osteguna
- #Sueña, Mireia Miracle (Madril). Villa Manuela, 19:00etan.
- Orrazkera misteriotsuak, Cristophe Pavia (Euskal Herria). Santa Klara, 20:00etan.
- Carilló, Companya La Tal (Katalunia). Santa Klara, 20:00etan.
- MDR (Muerto de risa)*, Los Galindos (Katalunia).Udaberri parean, 20:30ean.
Uztailak 7, ostirala
- Bazen Behin, Tiritantes Circo Teatro (Burgos). Villa Manuela, 18:00etan.
- Troia, Kamikaz Kolektiboa (Euskal Herria). Santa Klara, 19:00etan.
- LOF (Ladies on Fight), Eva Guerrero/Doos Colectivo (Euskal Herria). Antoniano frontoia, 20:00etan.
- WC, David Cebrián (Andaluzia). Frontoi Txikia, 22:00etan.
- O2 Oxygen, Pia Projectos de Intervençao Artística (Portugal). Munoa, 23:00etan.
Uztailak 8, larunbata
- Mesede bat egitearren, Trapu Zaharra (Euskal Herria). Antoniano frontoia, 18:00etan.
- Ara, Andrea Rios (Madril). Frontoi Txikia, 19:00etan.
- Menu, Dantzaz (Euskal Herria). Musika Plaza (ibiltaria), 20:00etan.
- Asfaltoaren azpian, euria*, Piszifaktoria Ideien Laborategia (Euskal Herria). Munoa (ibiltaria), 20:00etan.
- Nüshu, Cia. Capicua (Aragoi). Munoa, 22:00etan.
- Su danborrak, Deabru Beltzak (Euskal Herria). Munoa (ibiltaria), 23:00etan.
* Edukiera mugatua. Erreserbak: kultura@zarautz.eus /943 005 120.