Entre robles y ahuehuetes. Legados de Euskal Herria liburua aurkeztuko du gaur arratsaldean Salvador Arriola Barrenetxea, 18:00etan, Photomuseumen. Euskal jatorria duen idazle mexikarrak Euskal Herriak “atzoko eta gaurko munduari” egindako 26 gertakari jaso ditu liburuan. XV. mendearen amaieratik XIX. mendearen erdira bitartean kokatzen dira, eta bost alor jorratzen ditu: itsasoa; asentamenduak eta migrazioa; herri indigenen erlijioa eta defentsa; hezkuntza; eta independentzia.
Nolabait ere, liburuak idazlearen aitaren irakaspenak biltzen ditu: Salvador Arriola Idarraga, Miamin eta Latinoamerikan arrakasta izan zuen Markinako pilotaria izan zen. Baina, oro har, euskaldunek historian zehar munduan izan duten presentziaren garrantzitsuari buruzko ikerketa lana da.