Datorren larunbatean, ekainaren 24an, hasiko da udako Zarauzko Hiribuseko zerbitzua. Udan, hainbat aldaketa egiten dituzte ibilbide eta ordutegietan, urtaro horretan zehar herrian izan ditzaketen beharretara moldatzeko.
Hori dela eta, alde batetik, hirugarren lineak -linea mistoak asteburuetan-, Talaimendi auzora eta kanpinera eskainiko du zerbitzua. Modu berean, Astira joateko maiztasuna ere areagotuko dute bi linea horiek.
Honako esteka honetan ikus daiteke udako ordutegi eta ibilbidea.