Berriro ere bainatu daiteke Zarauzko hondartzan

Aritz Mutiozabal 2023ko ekainaren 15a

Zarauzko hondartzara nornaltasuna itzuli da. (Zarauzko Udala)

Hondartzako urari egindako azken ikerketak zuzenak izan dira eta azken egunetako debekua bertan behera utzi dute.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Zarauzko Udalari jakitera eman dionez, hondartzako urari egindako azken analisien emaitzak zuzenak izan dira eta arautegian ezartzen diren kalitate irizpideak guztiak betetzen dira. Ondorioz, bertan behera utzi dute hondartzan bainatzeko bainatzeko debekua.

Gauzak horrela, bainua librea da eta sorospen zerbitzuak normaltasunez ekin dio gaurko jardunaldiari Zarauzko hondartzan. Dena dela, udalak gogorarazi die hondartzako erabiltzaileei sorospen zerbitzuaren argibideak jarraitzeko uneoro.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide