'Justizia, egia eta elkarbizitza' liburua aurkeztuko dute ostiral honetan Zazpin

Onintza Lete Arrieta 2023ko ekainaren 15a

Artxiboko irudian, Zazpi aretoko ekitaldi bat. (Leire Ventas)

Gloria Vazquezek, Eduardo Mateok, Joseba Eceolazak eta Gorka Landaburuk hartuko dute hitza. Mario Onaindia Fundazioak, Fernando Buesa Fundazioak eta Valentin de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak antolatu dute aurkezpena.

Justicia, verdad y convivencia (Justizia, egia eta elkarbizitza) izeneko liburua aurkeztuko dute bihar, ostirala, 19:00etan Zazpiko aretoan (Kale Nagusia, 21).

Mario Onaindia Fundazioak, Fernando Buesa Fundazioak eta Valentin de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak antolatu dute aurkezpen ekitaldia, eta Gloria Vazquezek, Eduardo Mateok, Joseba Eceolazak eta Gorka Landaburuk hartuko dute hitza.

Antonio Rivera eta Eduardo Mateo dira liburuaren egileak, eta liburuaren titulu osoa honakoa da: Justicia, verdad y convivencia. Victimas y presos en el escenario posterrorista del Pais Vasco (Justizia, egia eta elkarbizitza. Biktimak eta presoak Euskadiko agertoki posterroristan).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide