Arraio irratiko Zarata Zarautz irratsaioak 17. urtemuga ospatzeko, bazkari herrikoia eta kontzertuak antolatu ditu igande honetarako, ekainaren 18rako, Hiruputzu gaztetxean. Bazkaria 14:30etik aurrera izango da, eta izena aldez aurretik eman behar da info@arraio.net helbidera idatzita.
"Zarata dosien" emanaldia, berriz, arratsaldean izango da, 19:00etatik aurrera. Hiru punk talde igoko dira gaztetxeko oholtza gainera: Sial (Singapur), Mäte (Zarautz) eta Brüma (Arroa). Gainerakoan, ZarataZarautzek asteartero jarraituko du uhinetan "belarriak zulatzen".