Zelai Ondon dena prest dute festan murgiltzeko

Aritz Mutiozabal 2023ko ekainaren 14a

Zelai Ondoko festak iaz. (Aritz Mutiozabal)

Ostiralean botako dute txupina, 18:30ean, eta hortik aurrera, asteburu osoan zehar, jaiak ez du etenik izango bolatokian eta auzoko pistan.

"Ikasturtea amaitu eta udarari ongi etorri ezin hobea emateko ba al da plan hoberik?". Zelai Ondoko Jai Batzordeak gisa horretan aurkeztu dituzte Zelai Ondo eta Mitxelena auzoko  jaiak, datorren ostiral arratsaldean hasi eta asteburu osoan iraungo duena.

Ez dira faltako ohiko parrilladak, bolatokiko jardunaldiak, zuzeneko musika, haurrei zuzendutako ekintzak eta lasterketak, eta, nola ez, auzo bazkaria. Baina zelaiondotarrak ez ezik, herritar oro izango da ongi hartua pistan eta bolatoki inguruan sortuko den festan.

Asteburukoak emanda gero, ekainaren 23an, San Joan Suarekin biribilduko dute festa. Ohi bezala, izpiritu txarrak uxatu eta uda sasoiari hasiera emateko.

EKAINAK 16, OSTIRALA
18:30. Txupinazoa.
18:30. Irristaketa jolasak, ZKEko Irristaketa taldearen eskutik.
19:30. Parrillada bolatokian.
21:00. JTA elektrotxaranga pistan
23:30. DJ Bon

EKAINAK 17, LARUNBATA
09:00. Goizeko Ihintza txistulariak
11:00-14:00. Haurrentzako puzgarriak eta marrazketa txokoa.
12:00. Zelai Ondoko VIII. Patata Tortilla Lehiaketako tortillak aurkezteko epea.
13:00. Tortilla lehiaketaren sari banaketa eta pintxo-potea.
16:00-18:00. Haurrentzako puzgarriak.
17:00-19:00. Gazte gunea Haize-Orratz gaztelekuaren eskutik.
17:00-20:00. Bolatokia eta toka irekita egongo dira, Zelai Ondoko Bol&Tok taldearen eskutik:
haurrak (17:00-18:00), gazteak (18:00-19:00) eta helduak (19:00-20:00).
20:00-21:00. Musika emanaldia Fan&Go taldearen eskutik.
19:30-22:30. Parrillada bolatokian.
22:30-01:30. Fan&Go taldearekin dantzaldia.

EKAINAK 18, IGANDEA
09:00. Goizeko Ihintza txistulariak 
10:00. Zelai Ondoko VIII. Bola eta Toka Txapelketa Andres Illarramendiren omenez.
11:00. Haur Txokoa.
11:30. Zelai Ondoko VIII. Auzo Krosa.
14:00. Zelai Ondoko VIII. Auzo Bazkaria. Txartelak salgai Trigal, Iluntze eta Zelaitxon.

EKAINAK 23, OSTIRALA
20:00. Sardina jana, Mondrako aparkalekuan. 
21:00. Zarakatun Batukada Feminista.
22:00. San Joan Sua, Antonio Aranzabal zenaren zelaian. Parte hartzaileak: Aimar Sorazu eta Uxue Alkorta bertsolariak, Goizeko Ihintza txistulariak, Montetxio Korua, Jalgi Dantza Taldea, Batukada Feminista eta Zarauzko Txalaparta Eskola.
Jarraian. DJ Aros.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide