Easo gazte abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar

Aritz Mutiozabal 2023ko ekainaren 13a

Easo Gazte Abesbatza zuzeneko batean.

Santa Klarako elizan izango da, sarrera librearekin, 19:00etatik aurrera.

Imanol Urbieta musika eskolaren hamargarren urteurrenaren harira, larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu dituzte herrian barna. Ikasleek eta irakasleek musika kalera aterako dute, herritarrekin partekatzeko. Aurretik, bihar arratsaldean, ekainaren 14ean, Easo gazte abesbatzak kontzertua eskainiko du Santa Klarako elizan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrera doako izango da, edukiera bete arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide