Osasun arrazoiengatik, Zarauzko hondartzan bainua debekatuta dago

Aritz Mutiozabal 2023ko eka. 13a, 12:45

Bandera gorria Zarauzko hondartzan. (Zarauzko Udala)

Bandera gorria jarri dute hondartza osoan, uraren kalitate irizpideak ez direlako betetzen. Zarauzko Udalak arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, Zarauzko hondartzako uretan burututako kontroletan arautegiak ezartzen diren kalitate irizpideak ez dira betetzen. Hori horrela, oraingoz eta abisu berrira arte, bertan bainatzea debekatu dute.

Egoera horren aurrean, bandera gorria jarri dute hondartza osoan, eta ezingo da itsasoan bainatu Jaurlaritzak horretarako oniritzia berriro eman arte. Zarauzko Udalak arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei eta une oro hondartzako sorospen zerbitzuaren jarraibideak betetzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide