Txiki Surf eta Body Board topaketa egingo dute igandean Desertu Txikian

Intza Trula 2023ko ekainaren 13a

Surf Txikia (Hitza).

Egun osorako egitaraua prestatu dute igandean ospatuko den Txiki Burf eta Body Board topaketarako.

Txiki Surf eta Body Board topaketa antolatu du Gipuzkoako Surf Federazioak. Kategoriak mistoak izango dira; sub 14, sub 12 eta sub 10ekoek batera egingo dute. Ondoren, 12:00etan, emakumeentzako surfskate tailerra prestatu dute, eta azkenik, 15:30ean surf inklusiboa. 

Topaketa igandean izango da, egun osoan zehar, Desertu Txikian. Informazio gehiagorako gipuzkoakosurf.org webgunean begiratu daiteke, edo gsf.topaketa@gmail.com helbidera mezua bidali.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide