Jafar Panahi zinegile iraniarraren Los osos no existen filma eskainik dute gaur arratsaldean, 19:30ean, Modelo aretoan. Jatorrizko hizkuntzan ikusteko parada izango da, gaztelaniazko azpitituluekin. Bi maitasun istorio paralelo kontatzen ditu pelikulak, non bikoteen desioak oztopo ezkutu eta saihestezinek zapuzten dituzten, sineskeriaren indarrak eta boterearen mekanikak.
Los osos no existen filmak epaimahaiaren sari berezia jaso zuen iazko Veneziako Zinema Jaialdian, eta zinemako kritikak ekoizpen "ausart" eta "harribitxi" bezala definitu du Panahiren lan berria.