Zozketa

Eureka! Zientzia Museorako sarrerak zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Erredakzioa 2023ko ekainaren 12a

Zozketaren irabazleak Eureka museorako bi sarrera eskuratuko ditu, eta sarrera horiek irailaren amaiera bitartean erabili ahal izango ditu.

Eureka! Zientzia Museoa ezagutzeko bi sarrera zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean. Eureka! Zientzia Museoa, Kutxa Fundazioarena, gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da, eta horretarako, erakusketa iraunkorra, planetarium digitala, animalia aretoa edota simulagailua ditu, bestak beste.

Zozketaren irabazleak museorako bi sarrera eskuratuko ditu, eta sarrera horiek irailaren amaiera bitartean erabili ahal izango ditu.

Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera, eta horretarako, honako lotura honetan eman beharko dute izena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide