Emakumea Surflariren Udaberriko Topaketa egingo dute larunbatean

Aritz Mutiozabal 2023ko ekainaren 12a

Emakumea Surflari Zarautz.

Egun osoko jardunaldia antolatu dute, hainbat ikastarorekin, baina baita joko, lagunarteko bazkaria eta kontzertuekin ere.

Emakumea Surflari egitasmoak Udaberriko Topaketa antolatu du datorren larunbaterako, ekainaren 17rako, Zarauzko hondartzan. "Gure arteko harremanak sendotzeko eta aurtengo udaberriko ikastaroak taldean ixteko elkargunea" izateko asmoz ospatuko dute egun osoko jardunaldia.

Horretarako, askotariko ekintzak prestatu dituzte, surfarekin zerikusi zuzena dutenak, baina baita emakumeen arteko bateratasuna sustatzen dutenak ere. Hala, ikastaro ezberdinez gain, lagunarteko bazkaria eta zuzeneko musika izango dute.

Topaketan parte hartu nahi dutenek emakumeasurflari.eus atarian eman dezakete izena; 25 euro balio du, bazkaria barne, eta 12 euro bazkaririk gabe

EGITARAUA
08:45-9:30. Yoga hondartzan.
09:50-10:50. Longboard ikastaroa,
11:00-12:00. Wavesky ikastaroa.
12:10-12:40. Bodyboard ikastaroa.
12:40-13:10.  Bodyboard ikastaroa.
13:20-14:00. Jokoak.
14:30-17:00. Bazkaria Arrano Kabian eta sari banaketa.
18:00-22:00. Ginger talde/Rablondy + Ginger/DJ Anais

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide