Odola emateko aukera izango da bihar arratsaldean

Erredakzioa 2023ko ira. 12a, 11:10

16:30etik 20:30era izango da ateraldia anbulatorioan, eta bihar goizean eskatu beharko dute hitzordua herritarrek.

Zarauzko bizilagunek asteazken honetan izango dute odola emateko aukera anbulatorioan. Hala, parte hartu nahi duen orok 16:30etik 20:30era izango du horretarako aukera. Edonola ere, aldez aurretik deitu beharko dute hitzordua zehazteko. Bihar bertan egin beharko dute, goizez, 943-00 78 85 telefono zenbakira deituta

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide