Jardunaldien irekiera ospatu dute 'Hogar extremeño Francisco de Zubaran' elkartekoek

Intza Trula 2023ko ekainaren 11

'Hogar extremeño Francisco de Zubaran' kultur astea antolatu dute, hainbat ekintza eta ekitaldirekin.

'Hogar extremeo Francisco de Zubaran' kultur astearen harira jardunaldien irekiera eta  hamaiketakoa egin dituzte eguerdian. Xabier Txurruka alkatea ere bertan egon da, eta jan eta edan bitartean, datozen egunetako ekitaldien berri izan dute bertaratu direnek. 

Datozen egunetarako heldu zein gazteentzat antolatutako ekitaldiak honakoak dira: 

  • Ekainak 12, 18:30ean, klima aldaketaren inguruko hitzaldiaren lehenengo zatia. Hizlaria: Iñigo Elorza.
  • Ekainak 13, 18:00etan, 14 urte-arteko haurrentzat marrazki lehiaketa.
  • Ekainak 14, 18:30ean, klima aldaketaren inguruko hitzaldiaren bigarren zatia. Hizlaria: Iñigo Elorza.
  • Ekainak 15, 18:00etan, bingoa adinekoentzat
  • Ekainak 16, 22:30ean, mus txapelketa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide