Fit-Zen ikastaroa eskainiko du Udaberri elkarteak uztailean

Aritz Mutiozabal 2023ko ekainaren 11

Izena emateko epea ekainaren 12tik 15era izango da, elkartearen bulegoan bertan.

Urtero bezala, San Pelaio jaien atarian, Udaberri Jubilatuen Elkarteko ikastaroei amaiera emango diete, eta uda sasoian eten egingo dituzte ; ondoren, Euskal Jaiak igarota, berriro martxan jartzeko. Hala ere, aurten Fit-Zen eskainiko dute uztailean, Oihana Mendieta fitnesseko irakaslearen eskutik.

Astean zehar saio bat edo bi egingo dituzte, goizez, herriko paraje desberdinetan –malekoain adibidez–, eta ordu eta erdiko iraungo dute saio bakoitzak. Interesa dutenek Udaberriko bulegotik pasa beharko dute ekainaren 12tik 15era, eta, ondoren, izena ematen duten guztiekin bilera bat egingo dute guztia zehazteko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide