Zarauzko Txosna Batzordeak prest du sanpelaioetako egitaraua

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ekainaren 11

Sanpelaioetao Paella lehiaketa. (Zarauzko Hitza)

Jarduera ugari antolatu dituzte ekainaren 24tik 27ra adin guztietako herritarren gozamenerako. Ekitaldi gastronomikoak, kontzertuak, jolasak... denetarik izango da.

Bi aste baino ez dira falta aurtengo San Pelaio jaietarako eta horien antolaketan aritu den Zarauzko Txosna Batzordeak dagoeneko prest du Munoan egingo dituzten jardueren egitaraua. Edonola ere, batzordea osatzen duten eragileak egitarauko zenbait ekitaldi ixteko azken lanekin dihardute oraindik. Azken horren adibidea da Danda gazte asanbladak atzo goizean egin zuen bilera irekia.

Bada, hauexek dira Zarauzko Txosna Batzordearen sanpelaioetako egitarauan jasotako ekitaldiak:

Ekainak 24, larunbata
18:30.
Herri Olinpiadak.
20:00. Txosna Irekiera.
22:30. GZR musika taldea.
00.00 Elektropeña.

Ekainak 25, igandea
12:30. Izar-Haitz garagardo dastaketa.
14:00. Bazkaria.
17:00. Bertso saioa.
19:00. Skareggekasko musika taldea.
00:30. Kontzertuak: Rodeo eta Xiarroman ta Anwolt

Ekainak 26, astelehena
11:00. Balsa txapelketa (Poltsa salmenta ekainaren 16an, ostirala, Hiruputzu gaztetxean).
12.30. Paella lehiaketa
14:30. Bazkaria (ondoren, sari banaketa).
22:00. Kontzertuak: Ithaka, Lukiek eta J Martina.

Ekainak 27, asteartea
13:00. Porotx eta Txapasekin kantuan
14:30. Etxera! Bazkaria eta bingo musikatua.
18:00. Transmaribollo kalejira Manuela Ahizpekin.
22:30. Kontzertuak: Belako eta Susu Palomera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide