Zarauzko Triatloia jokatuko da gaur, eta 14:00etatik aurrera, 750 triatletek hartuko dute herria. Ondorioz, probak eragina izango du larunbateko trafikoan eta garraio publikoan. Hala, N-634 errepidea itxita egongo da Zumaia-Zarautz norabidean, 14:00etatik 18:30era artean. Meagako errepidea ere itxi egingo dute tarte berean, bai Elizaurre kaletik, bai Bizkaia-Foruen biribilgunetik. Gipuzkoa eta Lapurdi kaleak ere moztu egingo dituzte, Kasino kaletik San Frantzisko kaleraino, 16:30etik 20:00etara.
Gainera, Hiribusaren gaurko zerbitzuak aldaketak izango ditu 1 Linean eta Linea Mistoan. Lurraldebusi dagokionez, Zarautz-Getaria-Zumaia noranzkoan, Nafarroa kaleko 1-3 geltokia kendu egingo dute, eta haren ordez, Sanz Eneakoa hartu beharko da. Donostiarako noranzkoan, berriz, Nafarroa kalea 1-3 eta Sanz Eneako geltokiak kenduko egingo dituzte, eta Don Leandro kalearen parean ahalbidetuko den behin-behineko geltokian hartu beharko da autobusa.